Gure historia Argazkiak Ekitaldiak Bisita liburua
 

Oiartzungo Ibargain Flauta Taldea 1993 urtean sortu zen, Iñaki Gurruchaga Azpiazu irakaslearen ilusioaren fruitu, garai hartan Ibargain Musika Eskolako zuzendaria zen Irune Arbideren laguntzarekin.

Hau Musika Eskolarentzat motibazio handia izan zen, batez ere Flautako klasearentzat, ikasleek beren ikasketek Eskolako kontzertuetatik at, baita eskualdetik at ere etorkizuna zeukatela ikusi baitzuten.

Flauta taldea berezia da 26 flauta, pianoa, akordeoia, gitarra eta bateria dituelako. Honi kide guztiak 11 eta 27 urte bitarteko ikasleak direla gehitu behar zaio. Urte guzti hauetan zehar Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 50 ikasle baino gehiago pasatu dira bertatik. Egonkorra den eta ikasleez bakarrik osaturik dagoen Estatuko Flauta Talde bakarra da.

Taldeak kanporantz ikuspegi handia dauka, bere berezitasuna dela eta instituzio mordo batengandik errekeritua izaten baita: Kultur etxeak, Udaletxeak, Eskolak, Museoak, etab. Euskal Herria eta Nafarroan zehar jardun du, eta lau disko grabatu ditu: lehenengoa musika klasikoa eta euskaldunarekin, bigarrena gabon kantekin, hirugarrena pelikuletako musikarekin, eta laugarrena tango, balts eta milongekin. Bosgarrena grabatzear dago, non hirurogeigarren hamarkadako musika interpretatuko duten. Hau guztiotaz aparte, Oiartzungo gizarte-ekintzetan modu aktiboan parte hartzen du.

2004-2005 ikasturtean zehar 20 jardunaldi baino gehiago eskaini zituen, esanguratsuenak Pariseko Disneyland parkean, Disney Magic Music Days zikloaren barnean, mundu guztiko taldeen arteko aukeraketa gogor baten ondoren.

2006 urtean zehar hainbat ekintzetan jardun du, hala nola Irungo Musika Bandak antolatzen duen “Aperitivos musicales” deituriko kontzertuan; Oiartzunen gabonak ospatzeko, baita Inude eta Artzaietan ere; Donostiako Udaberria Sol Nagusian zikloan parte hartu zuen; eta apirilean Austriako Innsbruck eta Salzburgo hirietan kontzertua eskaini zuen, Mozarten urtearen ospakizunaren aitzakiarekin.

Hernaniko Chillida leku museoko “Paseos Musicales” ziklo barruan jardun du.

2007ko aste santuan Alemanian bi kontzertu eskaini zituen, Aachen eta Heidelberg hirietan; maiatzean Irungo Erain-txiki ikastetxean kontzertu pedagogiko bat, bertako 25. urtemuga ospatzeko; Korrika Kulturalean ere parte hartu zuen; ekainaren 2an Oiartzungo izena zabaldu ahal izateko ekintzan parte hartu zuen; eta 18an Caja Navarrak Errenterian duen sukurtsalean kontzertu bat eskaini zuen.

2008 urtean Caja Navarran beste kontzertu bat eskaini zuen, Irungo sukurtsalean. Aste santuan Italian zehar eginiko giran bi kontzertu eskaini zituen, baita Zugarramurdiko sorginen museoan ere. Elizalde herri eskolan kontzertu pedagogikoa eskaini zuen eta apirilaren 19an Donostiako Udalak antolatutako Udaberria Sol Nagusian ziklo barruan hiriburuko Boulevardean jo zuen. Maiatzaren 24ean sorterrian jo zuen, Oiartzunen, kurtso amaierako kontzertuan. Abenduan Errenteriako Eresbilgo kontzertu zikoan jardun zuen eta amaitzeko Oiartzungo Gabonetako kontzertuan parte hartu zuen.

2009 urtea Irunen hasi zuen, Udaletxeak Kontserbatorioko auditoriumean antolatutako kontzertua eskainiaz. Aste santuan Namur hirian (Belgika) kontzertua eskaini zuen, Turismo Internazionaleko Ofizinan antolatuta. Ekainean Donostiako Andia kaleko Kutxan jo zuen, “Donostia eurohiri kulturala 2016”rako programatutako ekintzen barruan. Irailean bi kontzertu eskaini zituen Caja Navarraren Errenteriako eta Donostiako sukurtsaletan. Azaroan Toledora bidaiatu zuen, bertako Musika Eskolak gonbidaturik.

2009ko otsailaren 25az geroztik eta Oiartzungo udaletxearekin sinatutako hitzarmenari esker, talde honek izena aldatu du, OIARTZUNGO FLAUTA TALDEAra.

2010 urtean kontzertu ugari eman zituen, horietako bat martxoan Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioko auditorioan, beste bat Bilbao Musikan musika eskolako koroaren laguntzarekin, Castelledefellsen (Bartzelona), Budapesten (Hungria) eta Veronan (Italia).

2011 urtean Galdakaon eskaini zuen kontzertua, Bilbao Musika musika eskolako koruarekin batera, eta Irungo kontserbatorioko entzulekuan ere. Urteroko bidaian Colmar eta EuroDisneyra hurbildu ziren. Calpeko Mediterraneoko musika jaien barruan parte hartu zuen. Oiartzungo Garagardo azoka zabaldu zuen.

2012 urtean kontzertu ugari eskaini zituen taldeak. Martxoan Medina del Campo eta Mota del Marqués herrietara (Valladolid) hurbildu zen eta ekainan Cintruenigo eta Mallenen (Zaragoza) jo zuen. Oiartzungo Udaletxea ere bete zuen musikaz, Oiartzungo Lartaun abesbatzarekin batera eskainitako kontzertuan eta bakarrik eskainitakoetan. Astigarragako Flauten Alardean parte hartu zuen probintziako hainbat flautajoleekin batera. Bigarren urtez Calpeko Mediterraneoko musika jaien barruan parte hartu zuen, oraingoan Bilbao Musika musika eskolako koroaren laguntzarekin. Hau guztia "Kaldereroen" eta "Inude eta Artzainen" ohiko festa eta maiatzean egiten den ikasturte amaierako kontzertua ahaztu gabe.

2013 urtean leku ugaritan egon da taldea. Urteko lehenengo kontzertua otsailean izan da, denboraldiari hasiera Oiartzunen emanez. Martxoaren 2 eta 3ko asteburuan urteroko "Kaldereroen" eta "Inude eta Artzainen" ohiko festa egin zuten. Hilabete erdialdean Iruñeara hurbildu dira Fernando Remacha auditorioan kontzertua eskaintzera. Maiatzean Bilbao Musika koruaren diskaren grabaketan parte hartu dute eta egun batzuk geroago Errenteriako Musikaste zikloaren barruan jo dute. Olatu talka Donostia 2016 proiektuan ere parte hartu dute, gipuzkoar hiriburuko Udaletxearen kanpoaldean kontzertua eskainiaz. Azaroaren amaieran Parisera bidaiatu dute, Gaztelaniazko Eliza musikaz betetzeko asmotan, eta urtea amaitzeko, datorren abenduaren 20an Ibargain Musika Eskolaren gabonetako kontzertuan parte hartuko dute.

2014 urteko martxoan 3 kontzertu eskaini dituzte: lehenengo biak Bilbao Musika koruarekin grabatutako diskaren aurkezpena egiteko eta hirugarrena Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan. Aste Santuan Sevillara bidaiatzeko asmoa dute, Apirilaren 25, 26 eta 27an egingo den "A.F.E.” ren III. ekitaldian jotzeko.

2012ko apirilaren 6az geroztik, Oiartzungo Flauta Taldea GUO izeneko flauta marka ospetsuaren irudia da.

Taldeko zuzendari eta irakaslea Iñaki Gurruchaga Azpiazuk izaten darrai.

 
1

www.OiartzungoFlautaTaldea.com

Madalensoro plaza 1 · 20180 Oiartzun

Tel. (+34) 629.50.26.47